Gauero lez harrikoa egiten, gaur piztu dut Gaztea, eta pentsatu, gaztea al naiz ni oraindik?Maitearekin hizketan, guri hain arrotza zaigun, gurasoenganako sendotasunaz gomuta gara, non zuten haiek ba berma?Denok gaude inprobisatzen, izan gazte, izan xoro, etorkizunik ez baletor eta biziko haiz oparo
Latest Posts by Zatika
Denbora ihesi dagit gorrotoa aztertzen,
begiak iltzatuta hurruneko gertakarietan,
pailazo ilehori baten alu-hitzetan.
Alergia izango diet hile honetako liburuei?
Ez ahaztu geure barne guraria
Tipi-tapa, tipi-tapa ...
... vois sur ton chemin (techno)
Euriaren ostean.
Asko esaten da gerrak ikerkuntza garatzen duenaz, gezurra.
Gerra garaian lehengaiak xahutzea ez dirudigu jokaera zuhurra.
Industria handitu bai, hori ordaindu egiten du jendearen beldurrak.
Baina zuek eskatu txakurrari sudur barik aurkitzea hezurra.
Nire seme koxkorrari hitz goxak esaten, ulertzen ez duten begi gorrototsuek terrorista sentiarazi naute. “Hau ez duk hire etxea” esatea falta zitzaien bakarrik. Telebista orotan, Sonsolesen ordua baina, hori da niri beldurtzen nauena. Iada esan zuen Burutik: Magoak badaki ikuslea nora begiratuarazi
Botere egarriak telebistan du euskarria. Azeri azal azpian txerriak. Normaltasuna berria.
Egiaren debaluazioa eta eskubideen ablazioa, desberdintasuna da zioa.
Ambizioaren bizioa.
Ezagutzaren garaian, gezur eta kirolekin jaia. Apetaren artzaiak, aukeratu ezinezko etsaiak.
[#ABD] Bertsolaritzaren Alfabetoa podcasta
zuzeu.eus?p=399500
Amets bat izan nuen gailur ekaiztsuetan.
Eterrean desagertuko naiz. Ezerezean ezabatuko. Betirako hil. Eta ez dut nire ametsa beteko. Hobe, betez gero, ez litzateke gehiago ametsa izango. Eta nik eta nik ametsa nuen maite —beste guztiek bai hiletetan bai futbol estadioetako harmailetan Laboaren…
Vincent van Gogh.
Bodegón con escabiosa y ranúnculos, 1886
Ez dakit entzun dudan inoiz hainbeste pertsona batzeko ahots itsusiagorik, eta ez kontra, ez aurkari, danak lagun eta kide giza baizik. Untxi txar gehiago behar ditugu munduan, ez on itxura duten azeri.
B-Kultura ikusteko eta ikasteko dago, ez hura nahieran aldatzen ibiltzeko. Errespetatu behar dogu.
G-Degu.
A-Dugu.
N-Hori ba!
Opa dinat txakur itsuaren sena, opa dinat liburu zaharraren usaina, opa dinat lorearen indarra
Zenbat eta gehiago hitz egiten dudan, orduan eta akats gehiago, baina orduan baino gutxiago.
Painting featuring a row of purple and yellow flowers on thin green stems
Irises, 2012 by Scottish artist Elizabeth Blackadder #WomensArt
Istorio ederrak entzunak ditut, zelaietan dauden loreen modukoak. Pena bat direla, aspaldi, denborak eta zaratak galduaraziak. Nahiko nuke izan erle, eta bizitza motz honetan izan helburua. Aurkitutako kolore guztiak zabaltzen jakin barik, lortzea.
Gaurkoan ere jantzi da zuriz lurra, lanera bidean atera zait irrifarra.
Oi isiltasuna, zu nirekin beti hain ona izanda eta nik arrazoi barik zu hautsi nahiean.
Zelan goretsi zure dena.
Ixo! Kaiku alaena!
Politika aztertzearen helburua dirudi orain, bozkatu genuen alderdia justifikatzen ikastea. Aurreiritziz betetako epaileak bihurtu behar izan gara, polarizazioaren biktimak. Ze engainakorra den etsaia.
Espero Curie-ren temperaturetara heldu behar ez izatea.
Vincent van Gogh
Rosas, 1890.
Musikaren ikarak astintzen dit noizean behin arima. Sakontasunaren erresonantzia, sentimenduen armonia. Ileak tenkatzen dizkit hari onaren dantzak belarrian.
Baina hain da erraza, hain bakuna danborrak eragiten duen eztanda eta haren taupadak mardultzeko gaitasuna, beldurtu egiten nauela.
Katagorria jarraitzen joan naiz basoan barrena. Katagorria jarraitzen galdu dut gizadiaren arrasto zena.
Ez zait ardura ordua, izerdi putzuak, ezta ortozik joatea.
Begi beltz sakon haiek deitzen naute esagutzen ez dudan leize ilunera. Han egongo da beharbada, nire miresmena.
Ez naiz ni orain, izan nahi nuenaren berdina, ez dakit ahalegin edo gaitasun falta den alegia. Amets bete buru, onartu behar gabeziak. Haratago joan nahiean labur geratzea zait ukaezina.
Beldur handia diot baina benetan heltzen naizen inora. Laburregi geratzen naizen, baldarregia den ote nire grina.
Horrenbeste jai, ezin kudea,
batzutan nahiago nuke ez agertu
Iritziak egi eginda, behin betiko adierazpenen politikari espertu
Familia izanda indar eskasa,
lagunengandik lukete hobeto ulertu
Egun berri bat bizkarrera, eta ileurdinak bizarrean pilatzen hasiak dira. Nekeak, akatsak, dudak... Baina benetan bidelagun mina da egunero jaso behar dogun harria. Zuretzako nire ferekak, nire malko alai eta saminduak. Zu zara esangura, zu zara nire egun guztietako irria.
Zori oneko sustraiean hazitako enborrean, hurkotasuna substratu, alaitasuna ongarri. Zuhaitza izan nahiean, egin naiz kimu.
Esan nahiko nioke munduari, nahiz eta zuk oraindik ez ulertu, zure irrifarra zaidala izpi leunena eta bihotza nauela urtu. Begiak ireki aurretik esana zidaten “dana merezi du, baina ez dakit nola azaldu”. Artikulatu nahiko nizuke ematen didazun guztia, baina hitzekin bakarrik ezingo dut nik lortu
Ederra Xabat Illarregiren agurra Nafarroako txapela jaso ondoren.
Biba hi (eta beste guztiak) eta zorionak Xabat!!
(Bertsoa @berria.eus -etik jasoa).
Martes
Hugo Simberg - The Garden of Death